XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inkesten emaitzek sarritan, inkoherentziak, erabilera paraleloak eta akatsak erakusten dituztenez, inkestan bildutako izen guztiek bigarren zatian burutuko den tratamendu linguistiko-geografikoa jaso beharko dute.

Tratamentu linguistiko eta geografikoa.

Tratamentu linguistikoak oinarritzat, aldez aurretik landutako printzipio eta nondik-norako batzuren ezarpena dauka.

Aipaturiko araudi honen erredakzioa, kanpoko lanean kontu handiz jasotako izenak eta dokumentazio aberats baten emaitzetan oinarrituko da.

Tratamentu geografikoak, terminologia geografikoari dagozkion aspektuak sakonduko ditu, jasotako informazioa aukeratu eta izaki geografiko mota egiaztatuko du.

Kontuan izan behar da, antzerako egoera linguistikoa duten nazioetako toponimi batzorde desberdinek ontzat emaniko eta duela urte batzuk onartutako printzipio orokorrak egon badaudela.

Hau dela eta beharrezkotzat jotzen dugu batzorde hauen esperientziak probetxatzea, beren nondik-norakoak aztertzea eta gure egoera konkretura moldatzea.

Ofizialtasuna Zerrendatutako leku-izenak landu ondoren, dagokien erakunde ofizialeko kideei emango litzaizkieke onar ditzaten.

Hartutako erabakiak, Euskal Herriko Buletin Ofizialean argitaratuko lirateke, Batzordeak onarturiko izenek eta ondorengo argitalpenek, izen ofizial bihurtuko lituzketelarik.

Hedapena Onarturiko izenak, jendartera, zein gai honetaz interesaturik dauden erakundeetara zabalduko dira.

Jendeari eskainiko zaizkion kontsulta- eta informazio-zerbitzuek izen geografikoen finkapen egoki eta zuzena erraztuko dute.